Azalpen laburra
Euskadi Irratiko (musika) kolaboratzaile lanetan ibili gara hainbat urtetan; Ainhara Zuazabeitia, Kaitin Allende edo Nagore Telleria lagun jatorren saioen barruan. Udara partean egindako saioak izaten ziren normalean, disko berrien aurkezpenaren harira (Faktoria magazinaren barruan batzuetan, udarako programazio eta asteburuetan, besteak beste).

Onartu beharra daukat oso ondo tratatu nindutela eta askatasun osoa izan nuela nahi nituen doinuak aukeratu eta jartzeko. Adi adi egoten ziren Ainhara, Keitin eta Nagore, jartzen nituen doinuak entzunez, galderak eginez eta euren iritzia emanaz. Profesional finak hirurak eta tratu pertsonalean oso gertukoak eta atseginak. Eskerrik asko guztioi :-)

Tarteka saio bereziren bat ere egiten genuen, eta horren adibide da behin Selektah Koilektiboko Daddy Jeff abeslari, disko jartzaile, irrati esatari eta lagun jatorra gonbidatu genuela, Euskadi irratiko estudioan zuzeneko saio txiki bat egiteko.

Azken finean, Euskadi irratiaren uhinen bitartez, normalean irratietan entzuten ez ziren doinuak zabaltzeko aukera izan genuen, musika horiei buruzko informazioa ematearekin batera, oraindik interneteko sarea apenas zabalduta zegoen garaian (a ze garaiak haiek :-)

Saio horien grabazio batzuk ditut (ez guztiak), kasetean grabatuta, eta beraz, kasete horiek digitalizatzen ditudan neurrian web orrira igotzen joango naiz.
Hauxe izan zen 2001. urtean egindako lehenengo saioa (2001/06/03):
Mila esker Ainharari bereziki, eta baita Keitin, Nagore, soinu teknikariak eta saio horietan bidai lagun izan genituen guztioi.
Besarkada guztiontzat.
